Lehiaketa aurreko zorrozketa kirolari baten prestaketa fisikoaren funtsezko fase bat da, kirol lehiaketa garrantzitsu baten aurreko azken egun edo asteei dagokiena. Garai erabakigarri honen zailtasun nagusia entrenatzaileak edo prestatzaile fisikoak bi faktoreren artean aurkitu behar duen orekan datza: alde batetik, kirolariak metatu duen nekea murrizteko behar duen atsedena, eta bestetik, bere errendimendurik onena lortu ahal izateko behar dituen estimuluak.
Noiz hasi behar du zorrozketak? Zein da estrategiarik eraginkorrena? Zein osagai hartu behar dira kontuan kirolari bakoitzari egokitzeko? Zenbateko hobekuntzak espero daitezke?
Galdera horiei guztiei erantzuten saiatu dira lan honen egileak, Iñigo Mujika eta Laurent Bosquet, kirol fisiologiaren eta prestakuntza fisikoaren arloan duten jakintzagatik mundu mailan ezagunak diren aditu handiak.
Lehiaketa aurreko zorrozketaren helburua da entrenatzaile eta kirolariei baliabide erabilgarri batzuk ematea beraien zorrozketa estrategiak programatu ahal izateko, hainbat ikerlan zientifikotatik eta mundu mailako entrenatzaile eta kirolari handien ekarpenetatik abiatuta.
Zehatza eta osoa, liburu hau balio handiko laguntza da kirol errendimendurako ezinbestekoa den zorrozketa faseari buruz gehiago jakin nahi duten entrenatzaile, prestatzaile fisiko eta kirolari guztientzat.
Gainera, poltsikorako formatu erabilgarria duenez, entrenamendu zelaira ere eraman ahal izango dute.
Aurkibidea:
- 1. Sarrera
- 2. Zorrozketaren azalpen teorikoa
- 2.1. Zorrozketaren definizioa
- 2.2. Estrategia egokiena
- 2.3. Errendimendu hobekuntzak
- 2.4. Azpian dauden mekanismoak
- 2.5. Kontuan hartu beharreko beste parametro batzuk
- 3. Zorrozketaren azalpen praktikoa
- 3.1. Erresistentzia kirolak
- 3.2. Indar, abiadura eta potentzia kirolak
- 3.3. Doitasun kirolak
- 3.4. Talde kirolak
- 3.4.1. Liga txapelketak
- 3.4.2. Torneoak
- 4. Ondorioak
- 5. Erreferentziak
Iruzkinak
“Zorrozketa fasea gako-momentu bat da, non puzzleko pieza guztiek beren tokia hartzen duten. Nire kasuan, oso mesedegarria izan da, nire entrenatzailea tarteko, Iñigo Mujika eta Laurent Bosquet aditu zientifikoek gai horren gainean daukaten esperientziaz baliatzea. Liburu honekin asko disfrutatu behar dut, eta bene-benetan gomendatzen dizuet.”
Florent Manaudou
Olinpiar txapelduna
Munduko txapelduna
Munduko errekorraren jabea

“Prestaketaren une zail hau errazagoa egin zait Iñigo Mujikak eman dizkidan aholkuei esker. Laurent Bosquetekin batera prestatu duen liburu hau, sintesi moduan aurkeztua, aurrera egin nahi duten entrenatzaile guztientzako ezinbesteko baliabidea da.”
Romain Barnier
Frantziako igeriketa taldeko entrenatzailea

Comentarios recientes