0
0,00  0 artículos

No hay productos en el pedido

Iñigo Mujika

Fisiología y entrenamiento

Liburu berria: "Lehiaketa Aurreko Zorrozketa"

Iñigo
Mujika
26 de marzo de 2016

Lehiaketa aurreko zorrozketa kirolari baten prestaketa fisikoaren funtsezko fase bat da, kirol lehiaketa garrantzitsu baten aurreko azken egun edo asteei dagokiena. Garai erabakigarri honen zailtasun nagusia entrenatzaileak edo prestatzaile fisikoak bi faktoreren artean aurkitu behar duen orekan datza: alde batetik, kirolariak metatu duen nekea murrizteko behar duen atsedena, eta bestetik, bere errendimendurik onena lortu ahal izateko behar dituen estimuluak.

Noiz hasi behar du zorrozketak? Zein da estrategiarik eraginkorrena? Zein osagai hartu behar dira kontuan kirolari bakoitzari egokitzeko? Zenbateko hobekuntzak espero daitezke?

Galdera horiei guztiei erantzuten saiatu dira lan honen egileak, Iñigo Mujika eta Laurent Bosquet, kirol fisiologiaren eta prestakuntza fisikoaren arloan duten jakintzagatik mundu mailan ezagunak diren aditu handiak.

Lehiaketa aurreko zorrozketaren helburua da entrenatzaile eta kirolariei baliabide erabilgarri batzuk ematea beraien zorrozketa estrategiak programatu ahal izateko, hainbat ikerlan zientifikotatik eta mundu mailako entrenatzaile eta kirolari handien ekarpenetatik abiatuta.

Zehatza eta osoa, liburu hau balio handiko laguntza da kirol errendimendurako ezinbestekoa den zorrozketa faseari buruz gehiago jakin nahi duten entrenatzaile, prestatzaile fisiko eta kirolari guztientzat.

Gainera, poltsikorako formatu erabilgarria duenez, entrenamendu zelaira ere eraman ahal izango dute.

“Lehiaketa Aurreko Zorrozketa”-ri buruzko informazio gehiago

Erosi “Lehiaketa Aurreko Zorrozketa”

Comparte este contenido
Lehiaketa aurreko zorrozketa
Lehiaketa aurreko zorrozketa.
cart linkedin facebook pinterest youtube rss twitter instagram facebook-blank rss-blank linkedin-blank pinterest youtube twitter instagram