IMG-20180316-WA0014-peq

Javier eta Vitori (Aita eta Ama).

Nire lehendabiziko liburua nire gurasoei eskaini nien, izenburuan agertzen diren hitzekin, eta era berean eskaintzen diet nire bizitan orain arte lortu dudan guztia. Ezer ez zen posible izango haiengatik izan ez balitz. Den-dena zor diet; maite ditut eta haien mina dut. Amak 2013ko abenduan utzi gintuen, eta orduan Ama maitea, beti izango zara gure artean idatzi nion. Aita 2018ko martxoaren 14an joan berri zaigu, eta gaur Aita maitea, beti izango zara gure artean idazten diot.

Ni ez naiz idazlea, baina zorionez Richard Ford bai, eta oraintsu bere gurasoei omenaldi ederra eskaini zien “Haien artean” izenburua daraman liburu zoragarrian. Gaur bere hitzak maileguan hartzen ditut nire gurasoei omenaldia eskaintzeko, bihotz-bihotzez:

Ia guztia desagertzen da, maitasuna izan ezik.

 

Heriotza, iristen den unea baino askoz lehenago hasten da. Heriotzan berean, ere bizi beharreko bizitza dago.

 

Gure gurasoen bizitzak, baita iluntasunean bilduta daudenak ere, giza gertakari guztiek ondorioak dituztela ikasteko gure lehendabiziko berme sendo dira. Azken finean, hemen gaude. Etorkizuna iragarrezina eta arriskutsua da, baina gure gurasoen bizitzek ezartzen gaituzte, eta besteengandik bereizten laguntzen digute. Bizitako bizitzaren transzendentzian daukadan sinesmenak berak nire gurasoei buruzko pentsamenduetara eramaten nau behin eta berriz.

 

Nire gurasoak, azken finean, ez zeuden hitzez eginda.

 

… gizakiak inork haien gainean esan dezakeena baino askoz gehiago dira.

 

Elkar maite zuten gurasoak izateko zortea izan nuen, eta maitasun handi, ia neurgaitz horren arragoatik, maite ninduten. Maitasunak beti edertasuna sortzen du.

 

Iduri luke absentziek dena inguratzen dutela, eta, aldi berean, dena betetzen. Baina hori aitortuta ere, ezin dut onartu galera bat izatea, edo deitoratzen dudan gertaera bat izatea, izan ere, bizitza, berez, horrelakoa da – egiaztatu behar dugun beste betiereko egia bat.

Compartir esta entrada

 

Bidalketa erlazionatuak

    • No Related Posts

5 comentarios

  1. SARA

    Izugarri maitagarria! Zure maitea adierazteko era politena.

    March 17, 2018
  2. Ainhoa

    Hitz politak Iñigo!!besarkada haundi bat.

    March 17, 2018
  3. Naroa

    Besarkada handi bat Inigo – gurasoenganako dakazun maitasun eta errespetua ikaragarri polita da!

    March 17, 2018
  4. Aitor

    Goian bego, hitz politak Iñigo!!! Besarkada haundi bat eta laster arte.

    March 17, 2018
  5. Asier

    DOLUMINAK eta besarkada bat Iñigo.
    Adiorik ez!

    March 19, 2018

Erantzun