0
0,00  0 artículos

No hay productos en el pedido

Iñigo Mujika

Fisiología y entrenamiento

Kirolari bikaina baina askoz gehiaho

Iñigo
Mujika
6 de octubre de 2013
Ainhoa Murua triatloilaria, Londonen (Argazkia: Iñigo Mujika)

Ainhoa Murua triatloilaria, Londonen (Argazkia: Iñigo Mujika)

Azken hamar urteetan Euskal Herriak inoiz eman duen neska triatloilaririk arrakastatsuena entrenatzeko aukera ezin hobea eta ohorea izan dut. Aukera ezin hobea diot, hasiera batean garatu gabeko gaitasun handiko triatloilari bat zelako alde batetik, eta ezinbestekoak diren berezko doai hoiez gain, lanerako etika gaindiezina zeukalako bestetik. Kirolari batengan bi ezaugarri hauek bateratzen direnean, emaitza bikainak lortzeko aukerak biderkatu egiten dira, eta halaxe izan da kasu honetan ere: 2012. urtean Londoneko Olinpiar Jokoetan diploma eta Europako txapelketan zilarrezko domina lortzeaz gain, elkarrekin lan egin dugun urte hauetan 43 aldiz amaitu ditu nazioarte mailako lasterketa ofizialak hamar lehenen artean. Maila apalagoan lortutako garaipen eta podiumen kopurua ia zenbaezina da, noski.

Halako maila daukan kirolari batekin lan egiteko aukera izatea zoragarria da edonorentzat, eta halaxe ikusten dut nik neuk ere. Baina aipatzen dudan kirolari honen kasuan ohorea da baita ere. Lortutako emaitza guztien gainetik, beti erakutsi duen lanerako grina bere nortasun xumearekin bateratzen da; bai kirolean eta baita giza harremanetan ere bene-benetakoak diren apaltasun eta umiltasuna erakusten ditu beti, eta ezaugarri hauek bere nortasun alai eta atseginari gehitzen zaizkie. Gainera, zenbaitzuk goi mailako kirola eta arrakasta akademikoa ia bateraezinak direla uste badute ere, gure neska Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako unibertsitate lizentziaduna da, eta Magisteritzako ikasketak laster amaitzeko bidean dago ere! Ainhoa Murua, edo Supermurua nik deitzen diodan bezala, kirolari bikaina baino askoz gehiago da.

Hona hemen 2012. urteko Olinpiar Jokoak prestatzeko Ainhoak egindako lanari buruzko eta azkar argitaratuko den zientzia artikulua:

http://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/24088819

Comparte este contenido
cart linkedin facebook pinterest youtube rss twitter instagram facebook-blank rss-blank linkedin-blank pinterest youtube twitter instagram