Ainhoa Murua triatloilaria, Londonen (Argazkia: Iñigo Mujika)

Azken hamar urteetan Euskal Herriak inoiz eman duen neska triatloilaririk arrakastatsuena entrenatzeko aukera ezin hobea eta ohorea izan dut. Aukera ezin hobea diot, hasiera batean garatu gabeko gaitasun handiko triatloilari bat zelako alde batetik, eta ezinbestekoak diren berezko doai hoiez gain, lanerako etika gaindiezina zeukalako bestetik. Kirolari batengan bi ezaugarri hauek bateratzen direnean, emaitza bikainak lortzeko aukerak biderkatu egiten dira, eta halaxe izan da kasu honetan ere: 2012. urtean Londoneko Olinpiar Jokoetan diploma eta Europako txapelketan zilarrezko domina lortzeaz gain, elkarrekin lan egin dugun urte hauetan 43 aldiz amaitu ditu nazioarte mailako lasterketa ofizialak hamar lehenen artean. Maila apalagoan lortutako garaipen eta podiumen kopurua ia zenbaezina da, noski.

Leer y comentar ›››